AITATXO, sare ofizialetatik kanpoko Euskal Herriko dokumental arrakastatsuena
AITATXO dokumentalak hamaika emanaldi lotu ditu urrirako. Hala, inoizko emanaldi kopuru handiena lotu ditu ARTEMANen dokumentalen historian, eta dagoeneko 30 emanalditik gora egin dira 2025eko abenduan Gasteizen aurkeztu zenetik. Ahoz ahokoak sekulako eragina izan du dokumental intimista bezain gordinaren hedapenean. Anakotz Lasartek maisutasunez bideratutako lana da, ARTEMANeko Mikel Serratok eta Beñat Abasolok zuzendutakoa. Oraindik zure herrira iritsi ez bada, 2026-2027 denboraldian ere izango duzu aukera.

Urria hilabete berezia da. Kontzientziazio sasoia arlo konkretu batean: haurdunaldian, erditzean edo eta jaioberritan hildakoen ondorioz ematen diren dolu prozesuen inguruko kontzientziazio hilabetea, hain justu ere. Hala, Aitatxo dokumentalak inoizko emanaldi gehien lotu ditu hilabete honetan. Guztira, hamaika herritan eskainiko da: Amorebieta-Etxanon, Galdakaon, Aian, Anoetan, Usurbilen, Deban, Eibarren, Legazpin, Lezon, Soraluzen eta Astigarragan. Dokumental gordina bezain dotorea da, Anakotz Lasartek 2025ean bideratutakoa eta ARTEMAN enpresako Mikel Serrato eta Beñat Abasolok zuzendutakoa. 2026-2027 denboraldian karteldegian jarraituko du, bereziki Araba eta Nafarroako zine areto eta espazio kulturaletara iritsi asmoz. ARTEMANek bere historian kudeatu duen dokumental ikusiena bilakatzeko bidean da AITATXO, 80 minutuko lan intimista.
Dokumentala kontratatu nahi duen orok, elkarte pribatu zein erakunde publikok, www.aitatxodokumentala.eus webgunean aurkituko du informazioa eta kontrataziorako bidea.