AITATXO dokumentalak 2025 urteari amaiera bikaina eman zion Mallabin

Agian aurkezpenik emozionalena. Agian jendetsuena. Agian bereziena. Herriko pilotalekuan, dokumentaleko protagonista nagusienekin, ‘etxean’ estreinatu zen Aitatxo dokumentala abenduaren 21ean. Mallabiko Udal Pilotalekuan. Anakotz Lasarte gidoilari eta proiektuaren sustatzaileak eta Iñaki Peña, paliatiboetako medikuak, bideratu zuten aurkezpena 300 lagun baino gehiagoren aurrean. Gasteizko estreinaldiaren ondoren, bigarren emanaldia zuen Aitatxok jendeaurrean, eta kritika oso onak jaso zituen. Emanaldiaren amaieran gerturatu ziren ikusleak protagonistengana, eskaini zizkieten kritikak, egin galderak eta noski, haimaka erantzun eta proiektuaren gaineko zehaztasun jaso zituzten.

Hurrengo emanaldiak Donostian eta Markina Xemein izango ditu Aitatxok, Aquarium-ean eta Uhagon kulturgunean hurrenez hurren. Dokumentalaren ekoizpena Arteman Komunikazioak egin du eta promozioa ere Arteman ari da kudeatzen. Kontratazioak modu samurrean egin daitezke, nahi duen orok, elkarte pribatu zein erakunde publikok. Informazioa eta kontrataziorako bidea www.aitatxodokumentala.eus webgunean aurkituko dute interesa duten guztiek.