Estreinatu dugu AITATXO dokumentala

AITATXO dokumentala jendaurrean estreinatu dugu, Gasteizen, Europa Jauregian, Vivir Con Voz Propia erakundeak doluaren inguruan antolatutako Gabonetako ekitaldian.

Dokumentalaren zuzendariak, BeƱat Abasolo eta Mikel Serrato Gil, eta sortzailea, Anakotz Lasarte, izan dira dokumentala aurkezten. Dokumentalak mugitu ditu barrenak. Biluztu dira protagonistak kameraren argi gorriaren aurrean. Eragin ditu malkoak eta bete ditu bihotzak. Harrera ezin hobea izan da eta orain AITATXO dagoeneko zine aretoetara iristeko prest dago.

www.aitatxodokumentala.eus webgunean aurkitu dezakezue informazio guztia, hurrengo emanaldien zerrenda, kontrataziorako aukerak, AITATXO zuen herrira eramateko bideak. Gozatu zinemaz. Gozatu dokumentalez.

Estreinaldiko argazkiak >